Altxorrak harrapatzen. Eskulturari aplikatutako fotogrametria eta inprimaketa digitaleko oinarrizko lantegia
Irakaslea
PATXI ALDA
Data
2021/02/22 >> 2021/02/25
Ordua
15:30 - 19:30
Sarrera
Izena emanda
Epea
2021/02/16
Norentzat
Interesa duen orori zuzendua
Ikastaro hau hiru dimentsionalitatea digitalaren esparruan nola artikulatzen den ulertzeko beharretik sortua da. Eskultura-tekniken prestakuntza espezifikoa eta osagarria da, ohiko eskultura- eta fabrikazio-prozesuetan etxean egindako 3D inprimaketak eragindako iraultza logikoa aintzat hartuz. 3Dn inprimatzeko teknologia merkeak eta eskuragarriak agertzean, aukera ematen digu orain arte industriari bakarrik zegozkion proiektuei ekiteko. Ikastaroak oinarrizko jakintza eskaini nahi du, Uharte Zentroan dauden tresnekin objektuen irudiak hartu, digitalizatu eta inprimatzeko..
Tailerraren egitaraua:
Espazio kartesiarra edo hiru dimentsiokoa ulertzea.
Fotogrametriari aplikatutako argazkigintzako oinarrizko kontzeptuak.
Prozesu fotogrametrikoa.
Sareak prozesatzea eta inprimatzeko prestatzea.
Inprimaketa digitalaren oinarrizko kontzeptuak.
PATXI ALDA
Arte Ederretan lizentziatua, eskultura espezialitatean. Nire ibilbide profesionala postprodukzio digitalaren eta hiru dimentsioko animazioaren arloan garatu da. Animatzaile gisa egiten dudan lana nire ekoizpen pertsonalarekin uztartzen dut, eta arlo horiek osatu egin dira denboran zehar. Eskulturak espazio tridimentsionalera eraman ninduen eta arteari aplikatutako prozesu fotogrametrikoen aukerak ikertzera. 2008an egindako 0110010 genoma proiektuaren bidez, fotogrametriarekin eta eredu digitalen bidezko fabrikazioarekin hasi nintzen, eta interes hori gaur egunera arte hedatu da.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!