Ilustrazio laborategia: Pulp fikzioa eta koadernaketa
Egilea
La guillotina
Data
2018/04/28
Ordua
11:15etik 14:15era
Sarrera
Izena emanda
Norentzat
Interesa duen edozein adinetako pertsonei
Pulppaper-azalezko koadernaketari erreferentzia egiten dion hitza da, merkea eta oso ezaguna zen narrazioetan espezializatutako eta askotariko fikzio-literatur generoetako istorioak kontatzen zituzten aldizkarientzat. Argitalpenek argumentu sinpleak zituzten eta narrazioa ilustratzen zuten grabatu eta inprimaketak, komiki edo istoriotxo gisa erabiliz.
Naski, pulp-en arrakasta handiaren erantzukizuna azalen fenomenoa izan zen. Bakarrik saltzen ziren, eta askotan editoreek lehenengo azala lantzen zuten eta gero, harri komeni zitzaion istorio baten eskaria egiten zuten, aurreikusitako ordena apurtuz.
Paper-azaleko koadernaketa edo koladun amerikarra egiteko, lehenengo, orrialde sorta bat kolaz itsatsi behar da eta ondoren, estalkia itsatsi. Metodoa, merkea da, azal bigunarekin eta haririk edo graparik gabea da eta bizitza laburra du.
Laborategi honetan, fikziozko pulp nobela zaharren gisara egingo ditugu libretak, estalkitarako, garaian azaletarako erabili izan ziren ilustrazioak erabiliz.
NORI ZUZENDUA?
Ilustrazioan eta auto-edizioan interesa duen edozein adinetako pertsonari zuzendua.
Gehienez 15 lagun.
DATA ETA ORDUA
Apirilak 28, larunbata, 11:15-etik, 14:15-era.
IZEN-EMATEA
Izen-emate kuota: 5 €
Azken eguna: apirilak 23
Lantegian izena emateko ezinbestekoa da formularioa betetzea.
Parte-hartzaileen hautaketa izen emate ordenaren arabera egingo da, erantzun postan, ordainketa egiteko kontu zenbakia bidaliko da.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!