Uharte Zentroak kolektiboei edo taldeei zuzendutako deialdi bat ireki du, garatutako proiektuek onura itzuli behako diote komunitate artistikoari.
“Postontzi irekia” Ekosistemaren jarraipena da, lekuko komunitate artistikoarekiko etengabeko hartu emana eta beharren entzutean oinarritutako ekimena. Orain arte, parte-hartze jardunaldietan oinarritu da bertan artista talde anitz batek nahiak eta beharrak planteatu izan dituzte, horietatik hainbat lan talde sortu ziren (batzuk oraindik lanean jarraitzen dute, beste batuk geldirik daude et beste batzuk beste testuinguru batzuetara eratorri dira). Momentu honetatik aurrera, Ekosistemak bira bat ematen du eta aurrekontuaren zati bat modu autonomoan bidea egin dezaketen eta komunitate artistikoa aberastuko duten proiektu kolektiboak sustatzeko erabiliko du.
Ehun artistikotik egiten eta pentsatzen jarraitzeko, proiektu sailkatuak deialdian aurkeztutako taldeekin batera garatutako lan bilkura batean hautatuko dira. Hau da, proiektuak garatzeko interesa duten taldeek, hautaketa prozesuan aktiboki parte hartuko dute, modu honetan taldeen arteko interakzioa bilatzen da, jakintzen trukaketa eta plazaratutako proiektuen hobekuntzarako proposamenak egin ahal izanen dira. Hautatu gabeko proiektua hurrengo deialdietan aurkeztu ahal izanen dira.
NORI ZUZENDUA
Arte garaikidearekin harremana duten eta komunitate artistikotik eta artistikorako proiektu bat garatzeko interesa duten talde eta kolektiboei zuzendua.
ZER ESKAINTZEN DA
– 3.000€ (zergak eta atxikipenak barne) gehienez hiru kolektibori emango zaiona, proiektuko 1.000 euro gehienez.
– Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak.
– Uharte Zentroko taldearen jarraipena eta aholkularitz
DATAK
Deialdiaren itxiera: irailak 14
Proiektuak aztertzeko bilera: irailak 19
Proiektuaren iraupena: urtea bukatu bitartean proiektuaren iraupena eta denborak taldeak eta zentroaren artean adostuko dira.
BALORAZIO IRIZPIDEA
– Proposamenaren interesa eta garrantzia
– Komunitate artistikoarekiko eragina
– Ekonomikoki eta egiteari begira bideragarria izatea
BALORAZIO METODOLOGIA
– Deialdira aurkeztutako talde bakoitzeko bi bozeramailek hautaketa prozesuan parte hartu beharko du.
– Irailaren 19an proiektuak aztertuko dira aurkeztutako taldeen bozeramaileen eta Uharte Zentroko aholkularien artean. Eztabaida eta hausnarketen ondotik proiektu irabazleak hautatuko dira.
– Hautatu gabeak suertatzen diren proiektuak hurrengo urteetako deialdietan aurkeztu ahal izanen dira bileran ikusitako aldaketak eta beharrezkoak eginda.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
– Taldearen aurkezpena: partaideak, interesak…
– Proposamena:
-
Proiektuaren laburpena, ekintzak, ekimenak, topaketa, festibala…
-
Garapena
-
Helburu nagusiak
-
Antolakuntza
-
Kronograma
-
Irudiak, zirriborroak, erreferenteak, dokumentazio osagarria (hautazkoa)
-
Gastuen aurrekontua (diru-laguntza jaso dezakete ekoizpen gastuek eta kanpoko profesionalen kontratazioak, baina ez taldearen dirusariek)
Txosten hau PDF bakarrean (gehienez 5mb) igo izen emate formularioan.

