Laborategi honetan, ikerketa tresna gisa, espazio publikoko eguneroko bizien mugimenduei heltzea proposatzen dugu. Espazio hiritar eta periferikoetan eguneroko esperientzien erritmo aldaketak eta areagotzeak miatzeko abiapuntu izango da.
Behaketa eta analisi ariketak planteatuko ditugu entzuketa praktikarako, esperimentatzeko, gure esperientzia eta mugimenduen bideoa, argazkia, soinu erregistroa eta narratiba erabiliko ditugu, ondoren, ohiko denborak eta espazioak aldatuko dituzten norbanako ekintzekin eta ekintza kolektiboekin.
Gure bizitzako elementu berehalakoenen asaldaketa, emantzipazio potentzial handiena duen lekua izan daitekeenaren ideian oinarritzen gara. Honen bestez, hiriko gure errutinaren ohiko ekintzetatik abiatuko gara: gure lanerako bidea edo paseo bat. Uste osoa dugu mugimenduaz hitz egitea ez dela mugitzearen berdina. Horregatik, ez gara diskurtso teorikotik gorputzerantz joango, gorputzetik abiatuko gara gure ohikoa asaldatzeko praktika eta diskurtsoa artikulatzeko.
Praktikak gure eguneroko errutinen eta mugimenduen inguruan hausnartzen lagunduko digu eta honela, gure ohikotasunen asaldaketaren inguruko teoriak sortzen lagunduko digu.
Laborategiaren egitaraua Ostirala
Lantegiaren inguruko hitzaurrea. Hautematea. Kanpoko paisaia. Inguruaren soinu eta ikus-behaketa ernea egiteko teknikak (hasiera).
Larunbata
Hautematea. Kanpo paisaia. Inguruaren soinu eta ikus- behaketa ernea egiteko teknikak (jarraipena).
Lanketa. Barne paisaia. Gure behaketa modua behatu.
Bateratze lana. Norberak ikusi eta entzun duguna konparatu.
Gure behaketaren hezurmamitzea irudian, mugimendu dun irudian, soinuan eta idazketan.
Igandea
Ekintza. Kanpo paisaiaren transformazio eta handitze ekintzaren gauzatzea.
Hasierako kanpo paisaiaren pertzepzioa zabaltzeko ekintzen inguruko hausnarketa.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!