"Lantegia hasi baino hilabete lehenago irekiko da."
"_plazo"
"field_5aba320d8c2c2"
"quien"
"Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua."
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.
LIDAR (Laser Imaging Detection and Ranging) teknologia erabiltzen duten 3D eskanerrekin lan egiteko eta honekin egin daitezkeen lan grafikoetara gerturatzeko lantegia. 360º ko eskaneatzea egiten du gailu honek eta prezisio altuko puntuez osatzen du irudia. 140 metrora irits daiteke eta gertuko paisaia eta hiri paisaiak atzemateko aukera eskaintzen du.
Lantegiak, atzemateko teknologia honen aplikazio desberdinak ezagutzeko aukera emango du: arkitektura, zaharberritzea, arkeologia edo, marrazketa, bideogintza eta lente ondorengo argazkigintza erabilerak.
Begi teknologiko berriak, ikuspuntu garaikide berrientzat. 3D laser atzematea, ikusmen artifizial modu berri bat da, apika, argazkigintza eta bideogintzaren etorkizuna. Gehiago oraindik VR eta proposamen interaktiboentzat. Bestalde, lantegian sorkuntza praktika berritzaileak egingo dira atzemate digitalak, zehatzak eta ederrak eginez mundua miatzeko: objektu desberdinak, eraikinak eta inguruak. Datuak digitalki prozesatu eta gero, murgiltze esperientziak egingo dira errealitate birtualeko betaurrekoekin.
Lantegi hau EHUko arte ederretako fakultateko C4 Ikasgelaren eta Uharte Zentroaren elkarlanak ahalbidetu du.
JABIER VILLARREAL eta UNAI REQUEJOREN INGURUAN
Jabier Villarreak (Iruñea 1962) artista eta Multimedia Sorkuntzan eta Grafika Teknologikoan irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean. Plastikari aplilatutako Teknologia Berrietan aditua da. Bere lana, mota honetako zentroetan ikugai egonizan da: Visual Arts Museum of New York (USA- 1994), Downey Museum of California (USA- 1995), Indiana University Northwest (USA- 2007), International Art Fair, Hangzhou (China- 2014).
Unai Requejo (Santurtzi, 1982) artista eta Euskal Herriko Unibertsitateko rte Ederren fakultateko irakaslea da, eta doktorea gertaera artistikoan jolasaren inguruko tesi batekin. Batez ere, bideoarekin, argazkiarekin eta marrazketarekin lan egiten du, bai eta soinua eta musikarekin ere, guztiek bat egiten dute bideojokoen sorkuntzan edo autoedizio grafikoan.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!