Uharte Zentroak komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko Egoitzak Arantza Santestenbani eta Irena Mutti ematea ebatzi du.
Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuen inguruko bi Egoitza eman ditu Uharte Zentroak, bata, lekuko agente bati zuzendua, eta bestea, bertakoak ez denarentzat. Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Era berean, deialdi honek bi ikertzaileen arteko sinergiak sor daitezen espero du ikertzaileentzat eta Nafarroako inguru artistikoarentzat aberasgarria izan dadin.
Zentroak zera eskaintzen du: 2.000€ egoitza-kide bakoitzarentzat zerbitzu-sari eta dietentzat, bertakoa ez den egoitza-kidearentzat ostatua, Uharte Zentroan lan egiteko lekua, premia teknikoak eta teknologikoak barne, eta proiektua garatzeko Zentroko taldearen sostengua.
Arantza Santestebanen IKUSEZINA, edo nire hizkuntzaren mugak, ikusi ezin dena kontatzen duten irudien inguruko proiektu bat da. Artistak, aspaldi hasi zuen ikerketa prozesu bati jarraipena eman nahi dio. Gaur egun, publikoari erakutsi nahi ez zaizkion munduak existitzen dira, Kartzela esaterako. Zein irudien bidez erakusten dugu ikusi ezin den hori? Galdera horretatik abiatuta lan egin nahi du Santestebanek.
Irina Mutt, feminismoen elkarguneen ikuspuntu batetik eta “Dantzatzerik ez badut, ez da nire iraulatza!” aiputik abiatzen da. Jarrera kritikoak arakatzeko bideak, praktika artistikotik, arrazoibidetik eta alaitasunetik, gorputzaren plazerretatik, festatik eta dantzatik, edo ta, eguneroko esperientzia komunetatik egin daitezkeela ikusi nahi du.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!