María Sánchez da Hazitegia, Oteiza Museoak eta Uharte Zentroak gartzen duten egoitza artistikoaren bigarren deialdia egingo duen artista uztailaren 17a eta abuztuaren 7a bitartean. Programak Jorge Oteizaren pentsamentu estetikoaren inguruan ekoizpen artistikoa sustatu nahi du. María Sánchez artistak egingo duen proiektuak zera garatzea espero du: “Ikerketa esperimental bat, objektiboa, hotza, inpertsonala, inongo liluragarritasun nahirik gabea, azaleko intentziorik gabea, originala edo harrigarria suertatzeko asmo gabea”.
“Iaz, obraren ekoizpena uzten duten artisten inguruan burutzen ari nintzen ikerketa utzi nuen. Orain egin nituen hipotesi, helburu eta idatzi laburrak berrikustean, galdera hauek egiten nituela ikusi dut: Zein dira artista bat egiten ari den hori uztera eraman ohi duten zergatiak? Zergatik uzten da obra? Eta modu saihestezinean nire sentimenduak galdera berarekin lotzen nituen: Egiteari utziko ote diot noizbait? Egiten ez badut artista ez naizela esan nahi du? Tira! Esan nuen nik, hau nire beldur pertsonala da, betidanik lagun izan dudana eta egoitza honetan lan egiteko abiapuntua.”
Bestalde, Oteiza Museoan, uztailaren 27an, goizeko 11:00etan, Hazitegia 2017an Karlos Martínez B. eta Javier Arbizuk sortutako ekoizpenaren erakusketa inauguratuko da.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!