Eskola Lurraldea deialdiak helburu bikoitza du. Alde batetik, hezkuntza proiektu baten alde egitea, eskolako mugak gaindituz eta honek lurraldearekin duen harremana birplanteatuz. Hau lortzeko arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabili nahi dira. Bertzetik, tokiko artistentzat Nafarroako hezkuntza komunitateetan lan eta esperimentazio testuinguruak sustatu nahi dira.

Deialdi honen helburua gizarte edo hezkuntza eremuekiko interesa duten edota horiekin harremana duten artistekin lan egitea da. Haien jardun artistikoa hezkuntzaren testuinguruan kokatutako arazoen inguruko hausnarketa giroarekin  lotzea/elkartzea bilatzen da.

Deialdi honen muina sare-lanean dago, partaidetza prozesuetatik abiatuta, ezagutzak eraikitzeko eta ondorioz, kultur ekoizpenaren eszenatoki gisa.

Eskola lurraldea 2018/19

“Eskola Lurraldea” Nafarroako ikastetxe batean urtebeteko proiektu bat garatzeko deialdia da. Proiektu horretan, eskolaren eta lurraldearen arteko erlazioa lantzen da. Deialdiak, hezkuntza-proiektu bat lagundu nahi du eskolako mugez haratago jotzeko, eskolak ingurune hurbilarekin duen harremana birpentsatuta, arteetatik eta pentsamendu garaikidetik hurbil dauden estrategiak edo proposamenak erabiliz.Ikastetxe bereko hiru irakaslek (gutxienez) eratutako talde batek hezkuntza berrikuntzako proiektu bat aurkeztu behar…

Xehetasunak