OB SKENA DEIALDIA EBATZI DA

Uharte Zentroak esleitu ditu  6/8 aste bitarteko iraupena izango duten Ob Skena deialdiko egoitza teoriko-praktikoak, bata, bertako Ines Aubert eta Maitanez Azpiroz artistentzat, eta bestea, Mar Reikjavik artista ez lokalarentzat.

Xehetasunak

ARTE PLASTIKO ETA IKUSIKOETARAKO DIRU-LAGUNTZEN PROGRAMA | 2020

Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean sustatuta, Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru-laguntzen programa abiarazi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideosorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.

Xehetasunak

Ob Skena | 2020

ARTE ESZENIKOAK
Deialdiaren itxiera, otsailak 20.
Uharte Zentroak bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.

Xehetasunak

Komisariotza ikerketa | 2020

Deialdiaren itxiera, otsailak 27
Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak, bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat

Xehetasunak