KOMISARIOTZA IKERKETA, OB SKENA ETA MAPEO DEIALDIAK EBATZI DIRA

Uharte Zentroko Komisariotza Ikerketaren egoitza egiteko hautatutako pertsona eta proiektuak Itsaso Otero García, “QUERELLA CONTRA LA HISTORIA: La urgencia del texto como imagen” eta Andrés Vial, “EIPEP.Escuela Internacional del paisaje en el paisaje.” izan dira. Egoitzaren iraupena 6 eta 8 hilabete bitartekoa izango da 2019ko maiatzaren eta ekainaren artean. Egoilariek lanerako lekua, Uharte Zentroko lantaldearen jarraipena…

Postontzi Irekia I deialdia ebatzi da | 2019

“Iruñea Nola”, “Radio Reymi/Nola Critical Bass” eta “Maslow Industries” izan ziren Huarte Zentroko Postontzi Irekia deialdira aurkeztu ziren kolektiboak, bertan, garatutako proiektuen helburu nagusia komunitatera itzultzea izango da. Parte-hartzaileei proiektuak aurkezteko deitutako bileran erabaki zen hiru proiektuek betetzen zutela funtzio nagusia, eta bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu.

Armenia eta Boliviako nazioarteko egoitzak ebatzi dira

Uharte Zentroak, Bolivako mARTadero espazioarekin (Cochabamba) eta Armeniako ACSL espazioarekin (Yerevan) elkarlanean nazioartekoa bi egoitza eskaini ditu, Nafarroako bi artistak, espazio bakoitzari dagokion testuinguru eta printzipioetan oinarritutako bi proiektu garatzeko. ACSL-k Uharte Zentroak hautatutago egoilarien artean, ANDREA OLAIZ, hautatu du bertan egoitza garatzeko , era berean, Martaderok IONE ATENEA hautatu du. Deialdiaren inguruko info gehiago hemen.