Uharte Zentroak sorkuntza tailer eta laborategi profesionalak eskaintzen ditu arlo guztietako artisten prestakuntzarako (arte eszenikoak, plastikoak, bisualak, teknologikoak eta abar).
Helburua da analisi kritikoa bilatzea, dela gogoetatik, dela praktika artistikotik, hartara, artistek baliabide desberdinak edukitzeko, beren proiektuak garatzeko lanerako metodologia eta estrategiak aurkitu ahal izateko.
JON CAZENAVE
Azaroak 15 – 18.
Sorkuntza proiektu baten bidez eta oinarrian ikusizko terminoak erabiliz, norberaren eta inguratzen duen munduaren ulermen sakonagoaren beharra sentitzen duen edozein pertsonari zuzendua dago lantegia.
Xehetasunak
NÚRIA GÜELL
Abenduak 11 – 13
Lantegiak, kultura instituzioa ikuspuntu kritiko batetik landuko du, lan egiteko ezarriak dauden bideetatik at beste batzuk eskainiz.
Xehetasunak
VIRGINIA DE DIEGO
Urtarrilak 22 – 24
Risografia, serigrafiaren eta fotokopiaren onena nahasten dituen teknika da, hiru egunetan egiteko planteatuta dagoen lantegian, sakonki ezagutuko da inprimaketa metodoa.
Xehetasunak
PATRICIA ESQUIVIAS
Apirilak 2 – 4
Lantegiak, epe mugatu batean sorkuntza prozesuak maileguan hartzera gonbidatzen ditu parte hartzaileak.
Xehetasunak
HILLEL SCHWARTZ – XABI ERKIZIA.
Artistentzako tailerra.
Ekainaren 11tik 15era, 15:30etik, 19:30era.
Mapeoaren inguruan, batez ere soinu mapeoaren inguruan eta geografian interesa duten artista, sortzaile, eta pertsonei zuzendua. Soinuaren izaeraren gerturatze bat, bere espazialitateari eta irismen geoteknikoari (talka eta inportazioa) so eginez.
Xehetasunak
OSCAR ARDAIZ
Martxoaren 9an hasita, maiatzera bitartean, 8 saio ostiraletan.
Tresna teknologikoak erabiliz proiektu artistikoak egiteko lantegia. Artistek, ingeniarien laguntzarekin, teknologia ikertuko dute, eta ingeniariek, artisten laguntzarekin kontzeptu artistikoak ikertuko dituzte.
Xehetasunak
LISA MARR – PAOLO DAVAZO
Otsailak 27 – martxoak
The Sound We See, elkarlan-sorkuntza filmikorako mundu mailako mugimendua da, Iruñera iritsiko da hiriaren Sinfonia bat sortzeko. Abangoardiako dokumentalisten teknikez jabetuz eta birdefinituz, parte-hartzaileek 24 minutuko film-artisaua egingo dute
Xehetasunak
GELEN JELETON
Azaroak 20, 21 eta 22
Sor Juana Inés de la Cruz pertsonaiatik eta bere lan poetikotik eta Sor Filotea de la Cruzi erantzuna (1961) gutunetik abiatuz Fanzine/argitalpen bat egiteko lantegia. Gutunean emakumeen lan intelektuala eta hezkuntza eskubidea aldarrikatzen du
Xehetasunak
JULIA MORANDEIRA
Azaroak 3-4
In girum imus nocte et consumimur igni latinezko bertso bat da, eta honela esanen genuke euskaraz: “gauez itzulian genbiltzala, suak suntsitu gintuen”. Palindromo bat da, gaueko tximeletek argi-iturri baten inguruan egiten duten dantzari buruzkoa;
Xehetasunak
948 MERKATUA
2017 urriak11- azaroak 8
Artistei eta sortzaileei zuzenduriko mikro-lantegiak eskainiko dira gurean 948 Merkatua ekimenaren barne.
Xehetasunak