Arte plastikoen eta ikusizkoen ekoizpenarako eta argitalpenerako laguntzak
Data
2019
Epea
2019/04/22
Norentzat
Nafarroan jaiotako edo bizi diren artistak
Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean sustatuta, Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru-laguntzen programa abiarazi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideosorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan.
Ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburua du deialdiak, horretarako, deitzen ditu bekak, sortzaileak proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean laguntzeko. Deialdia diziplina mota guztietara irekita dago (pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkigintza, performancea, teknologia berriak, bideo-artea, prozedura mistoak…). Obrak Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artistek eginak izan behar dute, eta egileak, 2015 eta 2016 urteetan Nafarroako Gobernuaren Arte Plastikoetarako laguntza jaso gabeak izan behar dute. Aurkeztutako proiektuak 2019 gauzatu behar dira.
Eskaerak bi modalitateetan aurkezteko aukera dute eskatzaileek: ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza.
EKOIZPENERAKO LAGUNTZAK sorkuntza plastikoa edo ikusikoarekin zerikusia duten proiektuei zuzendua dago. Guztira 60.000 euro daude, bost proiektu edo gehiago laguntzeko, proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izanen ditu. Proiektuak garatzeko, Uharte Zentrokoinstalazioak erabiltzeko aukera izango dute onuradunek.
ARGITALPENERAKO LAGUNZTAK, euskarria kontuan izan gabe, hedapena eta formatu editoriala behar duten artisten promozioa helburu duten argitalpenei zuzenduak daude. Atal honek eskaintzen duen kopuru ekonomikoa 25.500 eurokoa da hiru proiektu edo gehiagorentzat, proiektu bakoitzak gehienez, 8.500 euro jasoko dituelarik. Finantzatu daitezkeen gastuak diseinu grafikoari dagozkionak, materialen lanketa eta prestaketa; beste egile batzuen ordainsariak; itzulpenak; ISBNa, edizioa eta inprimaketa; hedapena dira.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!