Era guztietako tramankuluekin osatutako bi bizikleta Uharteko karriketan barrena ibiliko dira bertakoak eta arrotzak aztoratuz. Mugikortasun iraunkorraren mundua arte soziala sustatzeko lur emankorra dela erakusteko DJ Reimy eta Katanga kolektiboa elkartu dira hurrengo Aperitifak saioan.
Bizikleta bakoitza irrati-difusioko, bozgorailuetako eta metalezko tekno-maskarak dituen ekipo batekin hornituta egongo da eta hainbat aparatu kontrolatuko ditu.
Larunbateko kalejira antolatzeko asmoz, Uharte Zentroan aurreko egunetan egingo den lantegi ireki bat deitu dute antolatzaileek. Ostegunean, hilak 14, 16:00etatik, 20:0etara eta ostiralean, hilak 15, 10:00etatik, 14:00etara eta 16:00etatik, 20:00etara.
Soinu Aperitifak honetan erabiliko diren hainbat tramankulu egiteko Uharte Zentroaren Postontzi irekia deialdiaren laguntza jaso zuten kolektiboek. Deialdiaren helburu nagusia, proiektuek komunitateari itzultze bat ematea da. Aurtengo Postontzi irekiaren bigarren deialdia irekita dago azaroaren 28 arte, info osoa hemen.
Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.
Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.
12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!