Maider Garayo, Paula Torán eta Nahia Villanuevak “Iruñea: Hiria ekosistema gisa” egoitza garatu zuten uda honetan Uharte Zentroan eginiko egonaldian. Egoitza deialdia Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntza Zerbitzuak sustatu zuen Uharteko Arte Garaikide zentroarekin elkarlanean.
Herritarrei Gutun-EKO sistemak proiektu artistikoan parte hartzeko deia egin eta, Iruñeari ekosistema gisa erreferentzia egiten dioten “gauza” desberdinak jaso dituzte. Objektu horiek testuinguruarekin elkarrizketan jartzen aritu dira artistak bi hilabeteetan zehar.
Nola bizi gara, nola sentitzen dugu eta nolako harremanak ditugu gure inguruarekin? Proiektuaren helburua jardun artistikoaren alderdi ikertzailea testuinguru jakin batean arakatzea da, Iruñeko ekosistema kasu, harreman berriak eraikitzea sormen-prozesu ezberdinen artean. Analogia bisual, testual eta objektualen bidez egin dute; hain zuzen ere, jasotako eta erakusketan ikusgai paratuko diren olerki, testu, objektu eta artefaktuak.
Abenduaren 14an, 12:30ean, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko Aperitifak saioan, artistek Iruñeko Udalaren Ingurumen Museorako egin zuten proiektua aurkeztuko dute. Aperitifak gure inguruko arte-proposamenetara hurbiltzeko topaketa informala hilero antolatzen da Uharte Zentroan.
Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.
Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.
12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!