Ilustrazioan eta autoedizioan interesa duten guztientzat. 15 lagun gehienez.
ARAITZ URBELTZ
Oihaneko liburua liburuak editatzeko tailer instantaneo bat da. Halako parentesi bat da, “oihanaz” dugun ideia adierazteko. Paper-espazio bat da, ugaritasun desordenatuz betea, non trazuak nahasian nahastekatuko diren. Lur zabalari erreparatuko dio, zuhaizti nahaspilatuari.
Modu praktikoan landuko da liburuak editatzeko prozesu bat: tolestaketa. Ikusiko dugu nola baldintzatzen duen irudia irakurtzera, eta aldi berean, edizio kontzeptu batzuk landuko dira, hala nola anizkun bakarra, akuarela bidezko argiztapena, edo esku-hartze grafikoak.
IZEN-EMATEA
Izena emateko kuota: 5 €
Tailerrean parte hartzeko, galdetegia bete eta actividades@centrohuarte.es helbidera bidali behar da,urtarrilaren 4ra arte. Parte-hartzaileak izen-emate hurrenkeraren arabera aukeratuko dira. Izena eman bezain laster, banku kontua bidaliko dugu ordainketa egiteko.
ARAITZ URBELTZEN GAINEAN
Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean, 2005ean. Eszenografiako goi mailako ikasketak egin ditu Bartzelonako Institut del Teatre institutuan (2008), bai eta grabatukoak ere Iruñean (2011). Hainbat beka jaso ditu ikasketak sakontzeko, hala nola Sanmartiñopinario 05 artista egoiliarrendako poltsa bat, Santiago de Compostelan (2005); Arte Ikasketetan Sakontzeko beka, Nafarroako Gobernuak emandakoa (2007/08) edo Leonardo da Vinci beka Berlinera joateko 2011n, eta Fundazioaren egoitza beka 2013an. 2012an Kocograpa estudioa jarri zuen martxan, teknika grafikoak zabaltzeko eta irakasteko.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!