Ibilbide gidatu bat da, Amaia Molinet eta Olga Olivera-Tabeni artisten praktiketatik abiatuta, zeinetan nabarmenduko baita Nafarroan memoria historikoarekin lotura duen ondarearen funtsezko zati bat. Parte hartzen dutenak gotorlekuan eta hilerri zaharrean barrena ibiliko dira, zeinetan aztertuko baitira bi artistek egindako lana eta toki horien historia eta esanahia. Bertaratuek aukera izanen dute beren inpresioak argazkietara biltzeko eta “frottage”ak egiteko. Horrela, tokiko ondarearekin konektatuko dute, modu ukigarrian.
Uharte Zentroko masterraren ikasleei zuzenduta dago, baita sormen-lan garaikidean, historian edo lurraldean interesa duen orori ere, nahiz eta arlo horietan eskarmenturik ez izan.
Topalekua: Iruñeko Ziudadela, 6. poterna, urriaren 12an, larunbatarekin, 10:00etan. Amaia Molinet eta Eriz Moreno artisten “Hirugarren harria” erakusketa azkar batean ikusi ondoren, taldea Ezkabako gotorlekura joanen da. Arratsaldeko saioa Uharte Zentroan izanen da, eta hor edukiak batera jarriko dira.
Amaia Molinet (Lodosa, Nafarroa, 1988) argazkilaritzaren esparruan lan egiten du eremu hedatu gisa. Paisaiarekiko eta lurraldearekiko duen interesak oroimenaren, mugaren eta identitatearen kontzeptuetan arakatzera eramaten du, betiere tokian bertan bizitako sentipenezko esperientziatik abiatuta. Gaur egun, Arte doktoregaia da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Artista Elkartua Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaon (2024-2025). Duela gutxi beka jaso du New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoko Basque Artist Program (2022), Košiceko Kair Residency (Slovakia, 2023) eta Contested Desires Programan; Creative Europek finantzatutako Constructive Dialogues (Erroma, Ljubljana, Amsterdam, Lisboa, Bartzelona eta Zipre, 2024-2026). https://amaiamolinet.com/
Olga Olivera-Tabeni (Lleida, 1972) Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Bere lan artistikoak lurraldean egindako ikerketa batean oinarritzen dira, sistema ekonomiko eta politikoaren ertzetan arreta berezia jarriz. Bere proiektuetan, paisaian izandako zauriak adierazten saiatzen da, eta, aldi berean, egungo eredu hegemonikoarekiko erresistentzia-formak proposatzen ditu. Duela gutxi, Centro de arte la Paneran (Lleida), Capellan (Bartzelona), Riba-Roja de Turian (Valentzia), Ars Naturan (Sevilla), Arbarren, Gironan eta abarretan erakutsi ditu erakusketak. Hainbat bildumatako lanak ditu: Lleidako Unibertsitatea, Montferratoko Marguerida Fundazioa, Museu Nacional d ‘Art de Catalunya, MNAC, besteak beste. https://eu.olgaoliveratabeni.net
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!