Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta
Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara zabalik dagoen deialdia da. Bere helburua hezkuntza arloaren eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea da, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.
NORENTZAT
Ondokoa lortu nahi duten Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat:
Beren curriculum edukiei begirada bat ematea arte garaikidetik;
Esperientzia estetiko bat bizitzea, erakunde artistiko batekin elkarlanean;
Ezagutzara hurbiltzeko eta hura eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.
ZER ESKAINTZEN DA
Talde bakoitzeko 4 lan-saio hartzen dituen proiektu bat da.
Aurreneko saioa irakaslearen eta Uharte Zentroko hezitzailearen arteko bilera bat da. Zehazki, proiektuaren helburu zehatzak eta hurrengo saioen datak ezarriko dira bileran.
Ikasgelan saio bat egingo da Uharte Zentroko hezitzailearen kontu. Gaiaren, proposamenaren edo prozesuaren sarrera egingo zaie ikasleei, irudien irakurketaren, ekintza bat egitearen edo tailer txiki baten bidez.
Uharte Zentroan saio bat egingo da, proiektu zehatzerako aukeratutako tokiko artista baten kontu.
Azken saioa ikasgelan egingo da, eta bertan, kasu bakoitzaren arabera, taldeak proiektuari jarraipena ematea edo ez planteatuko da.
IZEN-EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK
Ikasturte bakoitzeko, gehienez ere, 30 talde hartuko dira.
Hautaketa hurrengo irizpideen arabera egingo da:
Izena emateko ordena eta formularioa zuzen betetzearen arabera.
Aurreko deialdian, 2017-18koan, parte hartu EZ zuten ikastetxeek izango dute lehentasuna.
Ezin izango du ikastetxe bakoitzeko maila bat baino gehiagok parte hartu.
Ikastetxe bakoitzeko gehienez 4 talde onartuko dira.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!