Ikusgai egiten duen gaua. Egullbatiko egoitzaren itxiera
Egilea
Rachel Labastie / Nicolás Delprat
Data
2018/03/24 - 2018/04/29
Sarrera
Librea
Rachel Labastie eta Nicolás Delpratek Egulbatin garatutako egoitzaren amaierako erakusketa. Egoitza hau Euskadi, Akitania, Nafarroa euro eskualdearen baitan sortutako mugazgaindiko elkarlanaren fruitua izan da.
Martxoaren 24an, goizeko 11:15ean inauguratuko da Uharte Zentroko bigarren solairuan kokatuko den erakusketa.
Erakusketa hau, Nafarroa Garaia eta Lapurdi arteko egoitza ibiltari baten ondorioz sortzen da, sorkuntza artistikotik abiatuz, ondaren immateriala balioan jartzen duelarik. Baionako COOP taldeak urtero antolatzen du euskal ondare immateriala aztertzea xedea duen egonaldi bat. Oraingoan, Rachel eta Nicolás artistei eman zaie Nafarroako herri hutsen inguruan lan egiteko aukera, hain zuzen ere Eguesibarko Egulbati jaurerrian.
Belgikan bizi diren bi artistek, hainbat gauza bildu zituzten lekuan bertan, hala nola, herriko zeramika puskak, buztinezko gauzen hondarrak, eta Egulbatiko memoriaren gaineko lekukotasunak inguru hartako hainbat pertsonen eskutik bildu zituzten. Material guzti horrekin haien eskuhartzea abiatu zuten Baionako Arte Ederren Eskolan eta Uharte Zentroan.
2017ko urriaren 6an, ospakizun herrikoi bat antolatu zuten Egulbatin, ekintza kolaboratu bat, horretarako, 60 pertsonak gaua pasa zuten Egulbatin. Rachel Lebastiek buztinezko eskulturak sortzea proposatu zuen eta Egulbatiko labe tradizional batean egosi ziren. Egulbatin bildutako eta inguruko bizilagunek utzitako elementuekin egindako piezak ziren. Labea herriaren sarreran dago, lehenengo etxearen ondoan, eta gau osoan egonen zen sua piztua bertan. Ospakizuna labearen inguruan egin zen. Nicolas Delpratek Egulbatiko arkitektura abandonatuaren gainean esku hartu zuen, eskulturak gaueko iluntasunari esker ikusten ziren. Gauez, ibilbide gidatuak egin ziren talde txikietan proposamena erakutsi eta azaltzeko.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!