H deialdiaren helburua artisten eta Uharteko kolektiboen arteko elkarlana garatzea da, elkarrengandik ikasteko loturak ezartze aldera, arte garaikidearen bitartez, herritarrendako kontu interesgarriak jorratu nahi dira.
Uharte Zentroak deialdi hau abiarazi du Uharteko jendearekiko harreman espazioak ezartzeko, herritarren zerbitzuan jarritako arte-prozesu garaikideak sortuta.
Deialdiaren oinarrian sare lana dago, prozesu parte-hartzaileen ekinez, ezagutzak eraikitzeko agertoki gisa eta, horren ondorioz, kultura sortzeko.
HELBURUAK
Proiektu artistikoak egitea, Uharte Zentroak bere ingurunerik hurbilenarekin duen harremana birplanteatzeko.
Sarean komunitatearen berezko erronkei edo proposamenei aurre egitea.
Artea sortzeko estrategiak gizarte prozesuetan erabiltzea.
Uharteko jendea sorkuntza garaikideko prozesuetan murgilarazi.
ZER ESKAINTZEN DA?
Uharte Zentroak 2000€ bideratuko ditu deialdira, artistendako ordainsari gisa, eta diru hori gehienez hiru proiekturen artean banatuko da urtero.
Era berean, proiektu aukeratuek ekoizpen zentroko instalazioak eta ekipamenduak erabiltzeko aukera izanen dute.
Proiektua 2018ko martxotik abendura bitarte garatu beharko da.
Uharte Zentroak bere proposamenarekin bat datozen eta ekarpenak egin ditzaketen kolektiboak eta artistak hautatuko ditu, betiere arte garaikidearekin lotutako planteamenduak oinarri harturik.
Laguntza hau bateragarria da proiektu berberak jaso ditzakeen beste batzuekin.
NORENTZAT
Uharten eta bertako jendearentzat lan egiten duen talde ororentzat; bere lana arte garaikidearekin lotu nahi duen taldearentzat, hain zuzen.
Hainbat talde proiektu berean aurkeztu ahal izango dira.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Proiektu bakoitzak koordinatzaile bat izendatuko du. Eskabideak online galdetegiaren bidez eginen dira, archivo.centrohuarte.es webean.
Koordinatzailearen izena eta kontaktua.
Taldearen izena, helburu nagusiak eta datuak.
Proposamena: hasierako ideia, aztergaiak, herritarrekiko lotura, zer arrazoi proposatzen diren arte garaikidearen bidez lantzeko (5.000 karaktere, gehienez).
Deialdia 2018ko otsailaren 28an itxiko da, 23:59ean. Martxoaren 3an proiektu irabazlea edo irabazleak argitaratuko da/dira Uharte Zentroaren webgunean, eta proiektu horren/horien koordinatzailearengana zuzenduko gara.
Urtarrilaren 25ean, osteguna, 19:00etan, saio irekia eginen da Uharte Zentroan interesa duten taldeentzat, zalantzarik bada, argitzeko, eta proiektuak orientatzeko.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
Proiektua, deialdian proposatutako ildoekin, bat datorren (10 puntu, gehienez).
Taldearen presentzia maila Uharteko herritarren bizitzan (5 puntu, gehienez).
Proposamenak Uharten duen eragina (5 puntu, gehienez).
Herriko beste kolektibo edo talde batzuek proiektuan duten partaidetza eta inplikazioa (5 puntu, gehienez).
Irizpideak eta autoebaluazio, nahiz, ebaluazio prozesua (5 puntu, gehienez).
AUKERAKETA BATZORDEA
Proiektuak batzorde batek aukeratuko ditu:
Oihane Uribeetxebarria Garmendia. Uharteko Udaleko kultura teknikaria
Uharteko Udaleko kultura koordinakundeko kide bat
Betisa San Millán, Uharte Zentroko zuzendaria
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Deialdi honetan aurkeztearekin bat, proiektuaren arduradunek hainbat konpromiso onartuko dituzte, proiektua aukeratzen bada. Hona hemen konpromisoak:
Lan talde bat edo taldearen arduradun batzuk izendatzea, proiektua bideragarria izan dadin.
Aurkezten den proiektua gauzatzea
Hitzartzen diren lan saioak, egutegia eta ordutegiak errespetatzea.
Proiektuak izan ditzakeen ekoizpen kostuak bere gain hartzea
Proiektuaren azken txostena egitea, beranduenez 2018ko abenduan egin beharko dena.
Uharte Zentroak konpromiso hauek hartuko ditu:
Proiektua gauzatzeko egokienak diren artistak aukeratzea, eta haiekin aldez aurretik hitz egitea.
Artistei dagozkien ordainsariak ordaintzea.
Proiektuaren jarraipena egiteko bilerak egitea proiektuaren arduradunekin, hirutik seira.
Zentroko espazioak eta baliabideak proiektuaren eskura jartzea.
Hedapen lana egitea bai hedabideetan bai Uharte Zentroko sare sozialetan, kolektiboekin koordinatuta.
OINARRIAK ONARTZEA
Parte-hartzaileek oinarriok onartzen dituzte deialdian aurkezten hutsarekin.

