Uharte Zentroak gaur hasi du parte hartze prozesu bat komunitate artistikoaren eragileekin. Prozesu honen helburua kolektibo hauen beharrizanak hautematea eta definitzea da, Nafarroako praktika artistiko garaikideen esparruan.
Horretaz gain, harreman sare egonkorrak sortu nahi ditu prozesuak, Uharte Zentroaren gune fisikoaz harago. Eskaera hauei erantzuteko ekintza zehatzak eta proposamenen diseinuak eginen dira.
Lehenbiziko urrats honetan, lan jardunaldiak eginen dira artisten eta kolektibo artistikoen ordezkariekin. Modu sistematizatu batean jakiteko zeintzuk diren haien eskakizunak eta Uharte Zentroak egin ahal dituen ekarpenak. Bilerak gaur, irailak 27, hasiko dira. Bihar, irailak 28, baita ere egonen dira eta azkena datorren larunbatean, urriak 1ean, izanen da.
Jardunaldi hauek martxan jartzeko Uharte Zentroa artisten komunitatean aktiboki aritzen diren artistekin eta kultur eragileekin harremanetan jarri da. Hauek pertsona berriak proposatu dituzte prozesuan parte hartzeko.
Ekintza hau Nommad Gizarte Ekimen mikrokooperatibak garatuko du eta haiek izanen dira lan bilera hauetako dinamizatzaileak. Era berean, Fermin Diez de Ulzurrun artistak kontakizun grafikoa eginen du; Cristina Arrazola Gasteizko Inmersiones proiektuko kideak kanpoko ikuspegia emanen dio bilerari prozesua hazteko helburuarekin. Ikus-entzunezko dokumentazioa, berriz, Fugu ekoiztetxeko Veronica Eguarasek aurrera eramanen du.
Topaketa hauek erabakitze prozesuetan zuzeneko parte hartzea bultzatzeko mekanismo eraginkor eta errazak bilatzea dute xede. Era berean, gizarte laborategi bat da, beharrizanak hautemateaz gain, dinamika berriak eta harreman guneak sortzea bilatu nahi duelako.
Prozesua Uharte Zentroak bizi duen eraldaketaren barne dago, ekoizpen eta ikerketa garaikideko gunea izateko, eta artista, irakasle eta gizarte eragileen artean kogestio guneak sortzeko.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!