"topaketaren garapenerako espazioak eskainiko ditu: dituen tresna eta baliabideak erabili ahalko ditu taldeak, erabakitzen duen moduan."
"quien"
"Arte-ehunaren parte sentitzen den edozeini zuzendua. Auto-antolakuntzaren testuinguruan, diziplina anitz eta heterogeneo hartzen dituen topaleku honetan parte hartu nahi duen orori."
Arte-ehunaren parte sentitzen den edozeini zuzendua. Auto-antolakuntzaren testuinguruan, diziplina anitz eta heterogeneo hartzen dituen topaleku honetan parte hartu nahi duen orori.
Udako azken garaian gertatuko den artisten topaketa bat da Udamina. Bertan parte hartzen dutenek elkar ezagutu, eztabaidatu, lan metodologiak partekatu edo elkarrekin bizitzeko aukera izango dute, baina zehatza den zerbait ekoiztearen beharrik gabe. Ez-egitetik abiatzen den egitearen praktika hau (zeozer zehatza “ez dugula egin behar” ulertuta), artearen bidez garatu daitezkeen hainbat aspektuen gainetik produktu artistikoa jartzen duten ohiko erritmoekin kontrajartzen da.
Lan talde bat sortzea da xedea. Bertan, aurre proiektu eta ekoizpen asmo zehatzik gabe, parte hartzen duten lagun guztiek zerbait proposatuko dute: talde-praktika bat, beste artisten lanaren ikuskatzea, ideiak, gakoak edo proiektuak partekatzea, edota beste edozein ekintza artistiko edo kulturala.
Denborak eta ezagutza partekatzeko moduak taldeak berak antolatuko ditu.
Proiektu honek lan egiteko modu ezberdinen araketa du helburu. Artisten arteko komunitatea sortzeko espazioa erraztu nahi da, etorkizunean proiektu bihur daitezkeen harremanei eta afektuei aukera emanik.
DATAK ETA ORDUTEGIA
Topaketa 2016ko abuztuaren 29, 30 eta 31an izanen da, 11:00etatik 18:00ak arte. Eguerdian bazkaltzeko
tartea izanen da.
HAUTATZEKO IRIZPIDEAK
Gehienez 20 lagun onartuko dira topaketan parte hartzeko. Izen-ematearen ordenaren arabera onartuak izango dira, beti ere, oinarri hauetan jasotzen diren baldintzak betetzen badituzte.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Eskaera-orria bete eta actividades@centrohuarte.es helbidera bidali behar da.
Izena emateko epea abuztuaren 24ra arte (egun hori barne) egongo da zabalik.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Strictly Necessary Cookies
Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!